Louis-Ferdinand Céline
Louis Ferdinand Auguste Destouches (Courbevoie, 1894ko maiatzaren 27 – Paris, 1961eko uztailaren 1a), Louis-Ferdinand Céline edo Céline izengoitiaz ezagutua, idazle eta mediku frantziarra izan zen. Céline bere amonaren izena eta bere amaren izenetako bat zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ferdinand-Auguste Destouches eta Marguerite-Louise-Céline Guilloux senar-emazteen semea zen. Aita aseguru-konpainia bateko enplegatua zen eta ama, jostuna. Amona bordatuen denda txiki bat zuen. Horren herentziari esker, Louis-Ferdinand eskola pribatu batera joan ahal izan zen. Certificat d'études diploma lortu eta gero, ikastun eta mezulari lan egiten hasi zen enpresa batzuetan. Halaber, Ingalaterrara eta Alemaniara bidali zuten hizkuntzak ikasteko.
Hemezortzi urte zituenean armadan sartu zen, zalditeriako unitate batean. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta larri zauritu zuten. Horren kariaz, beso bat minduta geratu zitzaion eta belarriko burrunbak zein buruko minak izan zituen bizitza osoan. Domina bat eskuratu zuen boluntario joan baitzen zauritu zuten misiora.
Londresko Frantziaren kontsuletxera bidali zuten. Han taberna bateko zerbitzari frantziar Suzanne Neboutekin ezkondu zen, nahiz eta ezkontza ez erregistratu kontsuletxean.
1916an Afrikako baso-ustiategi bateko arduradun izateko izena eman zuen eta Afrikan bizi zen urte batean, non malariak harrapatu zuen. Parisera itzuli zen eta Eureka izeneko zientzia-aldizkarian lan egin zuen. Han Athanase Follet medikua ezagutu zuen. Horrek bultzatu zuen medikuntza ikastera. Gainera, 1919an Athanase Folleten alabarekin, Edith Folletekin, ezkondu zen.
20ko hamarkadaren erdialdean, Nazioen Ligan lan egin zuen, higienearen arloan aditu gisa. Genevan aritu zen, baina bidaia ugari egin zuen; hala nola AEBra, Kubara, Kanadara eta Ingalaterrara. Halaber, Nigerian eta Senegalen bizi zen denboraldi batzuetan. Bidaia horien kariaz, Edith Folletekiko ezkontzak porrot egin zuen.
1926an, Elizabeth Craig ezagutu zuen Genevan. Hori estatubatuarra zen eta berarekin bizi zen Parisen 1933 arte. 1927an kontsulta pribatu bat ireki zuen baina ez zuen arrakastarik izan eta laguntzaile lan egin behar izan zuen Clichyko anbulatoarioan.
1936an, bere hirugarren emaztea izango zena, Lucette, ezagutu zuen. Berarekin bizi zen hil arte.
Okupazioaren garaian Céline Alemaniaren alde agertu zen. Egunkari kolaborazionistetan idatzi zituen artikuluak, nahiz eta batzuk ez argitaratu, gehiegizkoak izateagatik.
1944an, aliatuak Frantzian irabaztear zeudenean, bere jarrera kolaborazionistaren ondorioei beldur izaten dielarik, Frantziatik alde egin zuen emaztearekin. Lehen, Alemaniara joan ziren, eta 1945ean Danimarkara heldu ziren. Han atxilotu zuten, Frantziako gobernuak hala eskatuta, eta urtebete baino gehiago egon zen espetxean.
1950ean, Frantzian urtebeteko gartzelaldiko zigorra ezarri zioten, in absentia. 1951n amnistia eman zioten eta Frantziara itzuli ahal izan zen.
Pariseko aldiri batean, Meudonen, kokatu zen eta idazten jarraitu zuen, baita lagun eta artista batzuk bere etxean hartu ere. Behartsuen medikua izaten ere jarraitu zuen, hil arte. 1961ean hil zen, buruko aneurisma batek jota .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gauaren muturrerainoko bidaia (Voyage au bout de la nuit) 1932
- Mort à crédit 1936
- Guignol's band 1944
- Casse-pipe 1949
- Féerie pour une autre fois 1952
- Normance: Féerie pour une autre fois II 1954
- D'un château l'autre 1957
- Nord 1960
- Le Pont de Londres 1964
- Rigodon 1969
Panfletoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Vie et l'Œuvre de Philippe Ignace Semmelweis 1924
- La Quinine en Thérapeutique 1925
- L'Église 1933
- Foudres et flèches 1948
- Scandale aux abysses 1950
- Entretiens avec le professeur Y 1955
- Ballets sans musique, sans personne, sans rien 1959
- Progrès 1978
- Arletty, jeune fille dauphinoise 1983
- Préfaces et dédicaces 1987
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gauaren muturrerainoko bidaia (Voyage au bout de la nuit) (1992). Igela argitaletxea. Itzultzailea: Matías Múgica.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1894ko jaiotzak
- 1961eko heriotzak
- Frantsesezko idazleak
- Frantziako idazleak
- Louis-Ferdinand Céline
- Nazien kolaboratzaileak Frantzian
- Frantziako eleberrigileak
- XX. mendeko Frantziako idazleak
- Literaturako eztabaidak
- Frantziako antikomunistak
- Antisemitismoa Frantzian
- Eztabaidak Frantzian
- Lehen Mundu Gerrako Frantziako militarrak