The Philadelphia Story
The Philadelphia Story (eusk. “Philadelphiako istorioa”) 1940ko George Cukor zinema zuzendariaren komedia erromantikoa da, Philip Barryren izen bereko antzerki-obran oinarritzen dena.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi-mailako emakume bati buruzko historia da berriz ezkonduko dena. Film honek 1940ko hamarkadako Ipar Amerikako burgesiaren konbentzionalismoak eta itxurakeria aztertzen ditu hiru pertsonaia nagusien arteko egoera barregarrien bidez.
Istorio osoa 24 ordutan gertatzen da 1939 urtean, Filadelfiako jauretxe batean (Pennsylvania, AEB). Han bertan, Tracy Lord (Katharine Hepburn) bizi da, hirian oso ezaguna den familia aberats baten alaba da eta C.K. Dexter Havenenengandik (Cary Grant) dibortziatua dago. Oso izaera zaila eta harroa dauka. George Kittredgerekin (Jon Howard) ezkontzear dago, oso gizon aspergarria eta motela dena. ezkontza baino bi egun lehenago, senar ohia eta bi kazetari ospetsu, Macauley Connor (James Stewart) eta Elizabeth Imbrie (Ruth Hussey), Tracyren etxean agertzen dira, Dexterrek ezkontzara gonbidatuak.
Pelikulako lehen eszenak Tracyren lehenengo ezkontzaren amaiera erakusten du, Tracyk Dexterren golf makila apurtzen duenean eta honek, haserretuta, Tracy lurrera botatzen duenean. Eszena honek pelikula zertan oinarritzen den erakusten digu, hau da, Tracyren izaera gobernaezina eta Dexterren mendekurako gogoa.
Bat-batean Tracyk ustekabeko erabakiari aurre egin behar dio, maiteminduta egon gabe bere senargaiarekin ezkontzea edo bere senar ohiarekin itzultzea. Baina egia esan, Tracyren arazoa beste bat da: helduago eta toleranteagoa izatea edo beti berdin izatea . Hau guztia lortzea, oso zaila da denbora faltagatik eta berak dituen aurreiritziengatik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cary Grant: C.K. Dexter Haven
- Katharine Hepburn: Tracy Samantha Lord
- James Stewart: Macaulay "Mike" Connor
- Ruth Hussey: Elizabeth Imbrie
- John Howard: George Kittredge
- Roland Young: William Q. Tracy (Uncle Willie)
- John Halliday: Seth Lord
- Mary Nash: Margaret Lord
- Virginia Weidler: Dinah Lord
- Henry Daniell: Sidney Kidd
- Lionel Pape: Edward
- Rex Evans: Thomas
- David Clyde: Mac
Kritika zinematografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren zuzendariak argumentu nagusia eta sekundarioa familia aberatsaren aitak neskatxa batekin daukan maitasun-afera, kazetariak argitaratzekotan daudenak- grazia eta kontu handiz garatzen ditu.
Filmaren gidoia, interpretazioak eta George Cukorren zuzendaritza aipagarriak dira. Beste aldetik, lan taldearen lan bikainak zortzi astetan pelikula filmatzeko aukera eman zuen pasarteak errepikatu gabe. Elkarrizketak polifonikoak, ironikoak eta bikainak dira J. L. Mankiewiczen egindakoari esker. Musika eta fotografia ere miragarriak dira.
Bere aktoreei esker, pelikula hau sei Oscarretarako proposatu zuten eta horietatik bi irabazi zituen: aktorerik onenarena -James Stewart-, eta gidoirik onenarena. Gaur egun komedia hau zine klasikotzat jotzen da.
Bukaerak, Tracy aldatzeko prest dagoela eta istorioren nondik norakoak aldarazi ditzakeela erakusten digu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1940ko filmak
- George Cukorrek zuzendutako filmak
- Waldo Saltek idatzitako filmak
- Philip Barryk idatzitako filmak
- Katharine Hepburnek antzeztutako filmak
- Cary Grantek antzeztutako filmak
- James Stewartek antzeztutako filmak
- Ruth Husseyk antzeztutako filmak
- John Howardek antzeztutako filmak
- Virginia Weidlerrek antzeztutako filmak
- Henry Daniellek antzeztutako filmak
- King Baggotek antzeztutako filmak
- Claude Kingek antzeztutako filmak
- Helene Whitneyk antzeztutako filmak
- Hillary Brookek antzeztutako filmak
- Joseph L. Mankiewiczek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ezkontzei buruzko filmak
- Ingelesezko filmak
- Filadelfian girotutako filmak